lunes, 1 de marzo de 2010

Hezkuntza 2.0

Etorkizunerako joera bezala Internet erabilera hezkuntzan aipatzea ezinbestekoa da. Zalantzarik gabe, gazteen - eta helduen - etorkizunerako prestakuntzan Internetek gero eta pisu gehiago izango du.

Stephen Downes-ek kanadiarrak blogen erabilera eskoletan aztertzen duen artikulua idatzi du: Educational Blogging. Hamabi orriko artikulu hau, erreferentzia eta bibliografia ugariarekin, html formatoan edo .pdf formatoan, 309 kb dago eskuragarri.

Errepaso luzetxoa egiten die blogintzari, tresna ezberdinei, hosting zerbitzuei eta abar, baina blogen erabilerari buruz ondo dokumentatuak aipatzen diren bost funtzio laburtzen ditut hemen:

Lehendabizi, weblogak irakasleen ohizko web orriak ordezkatzen dituztela. Ordutegiak eta arauak, egin beharrekoak, irakurketa gomendatuak, ariketak eta abar posteatzen dira. Dataren arabera ordenatzen direnez, jarraipena errazagoa da ikaslearentzat.

- Normalean, osagarri gisa Interneteko erreferentzien loturak eskaintzen dira eta honekin batera ikasleei zuzendutako komentarioak.

- Gelako eztabaidak antolatzeko erabil daitezke blogak. Gai jakin baten inguruan antolatutako eztabaidak, alegia.

- Mintegiak antolatzeko eta irakurketen laburpenak eskaintzeko aproposak dirudite. Honen bidez taldeko blogak sortzen dira: ikasle talde batek egindako bloga.

- Azkenik, ikasgaiaren barnean ikasleek idatzi dezakete bere blog propioetan, egunero irakurri edo ikasi dutenari buruzko pare bat parrafo idatziz.

Aurrerago aipatu nuen bezala , badaude gure inguruan ariketa hau Unibertsitate mailan erabiltzen duten irakasleak. Agian badago, baina ez du ezagutzen horrelakorik gure inguruko lehen edo bigarren mailako hezkuntzan.

Downes-ek dioen legez, webloga erakargarri egiten duena, bai heziketan bai orokorrean Interneten, erraztasuna da. Normalean ez da beharrezkoa orrien formatoa ezagutu edo zaintzea edo html jakitea eta.

Gerta daikezke, eta gertatzen dira, arazoak, gatazkak edo disziplina arazoak erakunde/irakasle eta ikasleen artean. Batez ere, blogetan idatzitakoa iraingarria bada edo erakudearen aurka badoa. Eta sortzen dira, bai.

Baina, era berean, ikasle batzuek diotenez, arreta gehiago jartzen dute idazterakoan, idazkera gehiago zaintzen dute, blog batean idatzitakoa edozeinek irakur dezakela bait dakite.

No hay comentarios:

Publicar un comentario