lunes, 3 de mayo de 2010

Bi bideoen komentarioa

Mutilak Interneten irakurritako guztia sinesten du eta neskek, interneten jartzen duen guztia ez sinestea esaten diote, baita irakurritako informazioa kontrastatu behar duela.
Bata, ez da fidatzen bere datuak interneten emateaz. Besteak,aldiz, bere datu pertsonalak emateagatik ez dela ezer gertatzen esaten dio. Baina argi ikusten da hori ez dela holan; publizitate zein berak ekatu ez duen informazio pila bat ailegatzen zaiolako.
Neskari estafa bat egin diote internetez erosteagatik eta orriaren helbidea "bidezkoa" zela ez kontrastatzeagatik.
Mutil batek, neska batekin dagoela esaten dio bere lagunari. Hitzordua dute egun horretan bertan. Neska ailegatzen da eta hara non, bion laguna da; hau da, biok ezagutzen zuten neska bat zen. (gustoko ez zuena)
1.bideoa: Bideo bat ikusi dugu Internet eta hezkuntzari buruz. Informazio osagarriago bat eskaintzen du beraz, argi dago, hezkuntza prozesua aldatuko duela. Hezkuntza aldatzeko herramienta "potente" bat da.

2.bideoa: Sarean dagoen informazioa ulertzeko, lehendabizi, lementu teknikoak sortzeko, aztertzeko gaitasuna izan behar dugu.

Bilatzen jakin behar dugu; zer nahi/behar dugun, komunikatzen jakin behar dugu, baita guk sortutakoa komunikatzen jakin.

lunes, 12 de abril de 2010

Netiketak

Posta elektronikoa erabiltzen duzunean zaindu beharreko arauak dira. Pertsonekin sortzen diren lehenengo harreman fisikoetan irizpide batzuk behar ditugu: bi musu, eskua eman... Gauza bera gertatzen da harreman birtualak edukitzen ditugunean. Harreman birtual hauek, posta elektronikoa, korreoen zerrenda, eztabaida foroa... bideratzen dituzten irizpideak dira.

Eguneroko bizitzan bezala, arauajakin batzuk bete behar dira interneten. Arau hauek erlatiboak dira taldea osatzen duen gizartearen arabera. Irizpide horiek ez betetzeak ofentsa bezala kontsideratu daitezke.

Andrea Alba, Ander Goti

lunes, 22 de marzo de 2010

Blogak irakaskuntzan






Blogak irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edota motibatzeko tresna bezala erabili daitezke. Era honetan, gazteak motibatzeaz gain, teknologia berrietan heziko ditugu. Irakasleak lanak paperean entregatu beharrean blog batean zintzilikatzeko aukera eman dezake, era horretan gauzak automatikoki ordenatzen dira eta laguntza edo iruzkinak bertan egin ditzakete irakasle eta beste ikasleek. Euskal Herrian baditugu hainbat adibide:

IKTeroak -> Jakintza ikastolako irakasleek, lan ederra egin dute gazte talde batekin, beraien blog propioak sortu dituztelarik.

Iturrama DBH1 bloga -> Bertan, Iturrama ikastetxeko zenbait ikasleek irakaslearen laguntzaz, irakurri behar dituzten liburuei buruz hitz egiten dute, baita beraien irudiak igo ere.






Prometeus: 'medio'-en iraultza

Gizartea leku guztietan dago, guztia jakin dezake: Prometeusen mundu berria da hori.
Orain arte zeuden gauza guztiak desagertzen dira berriak sortuz; Interneten bidez. Musika, telebista, egunkariak... adibidez, dohainik da Interneten bidez. Holan, programa mordoa sortzen dira gauza ezbedin askotarako; Google, wikipedia...
Pertsonak ere informazioa sortu zein kontsumitu dezakete.
Pixkanaka-pixkanaka, etorkizuna digitala izango dela onartzen du jendeak. Hala ere, Internetetik zerbait modu ilegal batean deskargatu ezgero, kartzelara joan zaitezke.
2015ean, berrikuntza pila bat egongo da; "television digital terrestre" delakoa desagertu egingo da, Interneten bidez informazio guztia lor daitekeelako. Liburuak, argazkiak... egoera berdinean egongo dira.
2020an, pertsona bakoitzaren errealitatea ihardetsi ahal izango da; bigarren mundu bat sortuz.
2027an, pertsonak nahi dutenean bihurtu ahal dira, baita memoria, esperientziak, sentikortasunak... konpartitu. Hau da; memoria objektu bihurtuko da.
2050ean, bizitza birtuala nagusi da mundu osoan. ESPERIENTZIA ERREALITATE BERRIA DA.

Interneten historia

Gaur egun, edozein gauzatarako erabili dezakegu Internet. Baina porain dela 50 urte, ordenagailu batek gauza bat baino ezin zezakeen egin aldi berean. Gainera, ordenagailuen arteko konexzioak arazo asko sortzen zituen. Hau da, ordenagailuen arteko erlazioak ez ziren zuzenak.
1957 an, aldatu egin zen. Konexio berri bat instalatu zen zeinaren bidez programatzaileek ordenagailuekin, zuzenki lan egin ahalko zuten.
1958an, ezagupenak pertsonen bidez baino ezin ziren besteganatu. Orduan, DARPA-k prozesu hau bizkortzeko ordenagailuen "sare" bat sortu zuen. ARPANET deitu zena.
1. ARPANET: (Amerika)Ordenagailuen arteko konexioa ahalbidetzeko lehenengo sistema programatu zuten.
2. NPL: (Ingalaterra)Ordura arte, bide bakar baten bidez komunikatu ahal ziren ordenagailuak; hau da, bide hori hautsiz gero, ordenagailuen arteko komunikazioa ezinezkoa izango zen. Haiek, huin ezberdinak sortu zituzten, holan, bat hautsiz gero, besteak funtzionatuzen jarraituko zuten. Telefonoen elkarteak ere metodo hau erabiltzen hasi ziren.
3. CYCLADES: (Frantzia) Gaur egungo Internet-en oinarria da. Sare ezberdinen arteko komunikazioa nahi eta lortu zuten. Holan, hartzailearekin, komunikazio zuzen bat ahalbidetu zuten.
Azkenik, TCP/IP protokoloa martxan jarri zen; sare ezberdinen arteko baterakidetasuna bermatzen zuelarik: HOLAN, INTERNET SORTUZ.

Informazioaren gizartea



Informazio teknologia gizarteko esparru desberdinetan hedatzen doan neurrion, azken bolada honetan informazioaren gizarteaz hitz egiten da nonahi. berrikuntza tekniko eta sozial handiak datozela esaten da behin eta berriro, baina nekez egiten da kontzeptu horri buruzko azterketa sistematiko eta kritikorik. komunikazio honek bi zati nagusi izango ditu. lehenengoan, informazioaren gizarteari buruzko ikuspegi nagusien deskribapena eta azterketa kritikoa egiten da. bigarren zatian IT-k organizazioetan duen eragina aztertzen da, organizazioaren egiturari, lanaren antolaketari eta teknologiaren inplementazio prozesuari begiratuz.


lunes, 1 de marzo de 2010

Hezkuntza 2.0

Etorkizunerako joera bezala Internet erabilera hezkuntzan aipatzea ezinbestekoa da. Zalantzarik gabe, gazteen - eta helduen - etorkizunerako prestakuntzan Internetek gero eta pisu gehiago izango du.

Stephen Downes-ek kanadiarrak blogen erabilera eskoletan aztertzen duen artikulua idatzi du: Educational Blogging. Hamabi orriko artikulu hau, erreferentzia eta bibliografia ugariarekin, html formatoan edo .pdf formatoan, 309 kb dago eskuragarri.

Errepaso luzetxoa egiten die blogintzari, tresna ezberdinei, hosting zerbitzuei eta abar, baina blogen erabilerari buruz ondo dokumentatuak aipatzen diren bost funtzio laburtzen ditut hemen:

Lehendabizi, weblogak irakasleen ohizko web orriak ordezkatzen dituztela. Ordutegiak eta arauak, egin beharrekoak, irakurketa gomendatuak, ariketak eta abar posteatzen dira. Dataren arabera ordenatzen direnez, jarraipena errazagoa da ikaslearentzat.

- Normalean, osagarri gisa Interneteko erreferentzien loturak eskaintzen dira eta honekin batera ikasleei zuzendutako komentarioak.

- Gelako eztabaidak antolatzeko erabil daitezke blogak. Gai jakin baten inguruan antolatutako eztabaidak, alegia.

- Mintegiak antolatzeko eta irakurketen laburpenak eskaintzeko aproposak dirudite. Honen bidez taldeko blogak sortzen dira: ikasle talde batek egindako bloga.

- Azkenik, ikasgaiaren barnean ikasleek idatzi dezakete bere blog propioetan, egunero irakurri edo ikasi dutenari buruzko pare bat parrafo idatziz.

Aurrerago aipatu nuen bezala , badaude gure inguruan ariketa hau Unibertsitate mailan erabiltzen duten irakasleak. Agian badago, baina ez du ezagutzen horrelakorik gure inguruko lehen edo bigarren mailako hezkuntzan.

Downes-ek dioen legez, webloga erakargarri egiten duena, bai heziketan bai orokorrean Interneten, erraztasuna da. Normalean ez da beharrezkoa orrien formatoa ezagutu edo zaintzea edo html jakitea eta.

Gerta daikezke, eta gertatzen dira, arazoak, gatazkak edo disziplina arazoak erakunde/irakasle eta ikasleen artean. Batez ere, blogetan idatzitakoa iraingarria bada edo erakudearen aurka badoa. Eta sortzen dira, bai.

Baina, era berean, ikasle batzuek diotenez, arreta gehiago jartzen dute idazterakoan, idazkera gehiago zaintzen dute, blog batean idatzitakoa edozeinek irakur dezakela bait dakite.

Tim O´Reilly


Tim O Reilly, Cork- en (Irlanda) 1954an jaio zen, O Reilly Mediaren fundatzailea eta lehendakaria da, software libre-ren eragile handia da eta web 2.0-ko autore bat izan zen, Perl hizkuntza garapenean ere parte hartu du. O Reilly, hasieran, literaturan interesatuta zegoen. 1975 urtean, Harvard unibertsitatean “Clasicas-en” lizenziatu zen, cum laude batekin, ondoren informatikaz interesatzen hasi zen. Liburu batzuen autorea da, bere argitaletxearengan publikatuta.Harvard-en graduatu ostean, bere karrera, argitaletxe munduan garatzen hasi zen. 1992an, “The Whole Internet Users Guide & Catalog” argitaratu zuen, interneten zabaldu zen lehenengo liburua izan zen.1993 urtean, inernetaren lehenengo portala Portu zuen: Global Network Navigator, denborarekin AOL deitu zen.2000 urtean, inerneten liburuak erosteko lehenengo lekua Portu zuen, Safari Books Online hain zuzen ere. 2204 urtean, konferentzi batean parte hartzen du non aurkezten du Web 2.0-ko orria.

lunes, 15 de febrero de 2010

Ongi etorri

Kaixo!
Hementxe teknologia berriekin ez garenok konpontzen alkartuko gara, behintzat hori da nire xedea, ea guztion artean zeozer egin dezakegun eta guztion artean zeozer ikasi.